Euskal nazio garaikidearen azterketa futbol-ekitaldiaren bitartez

  1. Ekain Rojo Labaien 1
  1. 1 Nor Ikerketa Taldea
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2016

Número: 96

Páginas: 67-86

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.96.2016.4 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Euskal nazio-nortasuna eta futbol-ekitaldia elkar hartuta joan dira 1920ko hamarkadaz geroztik. Orduan, Industria Iraultza berantiarraren garai berberean gizarteratu ziren euskal nazionalismoak eta haren joerako prentsa idatziak berena egin zuten futbola. Frankismoaren lau hamarkadako debekuaren aldian euskal sinboloen azken gotorleku izan zen. XXI. mendeko aro eraberrituan, berriz, euskal nazioaren ispilu konplexua izatera igaro da futbol-ekitaldia. Estatu-gabeziaren auziak, euskal nazionalismoaren baitako zatiketek eta euskal komunitatearen partaide sentitzeko askotariko hautemate moduek zaildu egin dute era bateratuan euskal nazioa gorpuztea. Hala, artikulu honen helburua da futbol-ekitaldia erabiltzea euskal nazioaren gaur egungo bidegurutzea aztertzeko gizarte-zientziaren tresna modura. Euskal taldeen osaeraren berezitasuna eta euskal nazio-selekzioaren ezintasuna nabarmenduko dira horretarako.