Cristobal Balenciaga Museoko bildumako ikerketa. XX. mendeko jantzi bildumetako materialen identifikazioa eta kontserbazioa
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2015
Número: 28
Páginas: 125-138
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
xx. mendeko moda-mundua pixkanaka gero eta leku nabariagoa lortzen joan da museoetan eta arte-erakundeetan. Modak eta jantzien munduak kultur ondare eta museo-ondasun gisa lortu duen gizarte-balorazioak, ahalbidetu du tankera honetako lanei zuzenduriko ikerketa espezifikoak bideratzea. xx. mendean zehar moda bezalako arte-diziplinetara sartuz joan ziren elementu eta material berriak erronka handia suertatu dira gaur egun kontserbatzaile eta zaharberritzaileentzat. Hortaz, ikerketa bideak egokitu egin beharko dira jantzi bilduma garaikide hauetan gertatzen hasi diren arazo berriei aurre egiteko. Hurrengo ikerketak aztergai modura hartuko ditu Getarian dagoen Cristóbal Balenciaga Fundazio Museoko moda bildumako piezak. Diseinatzaile ospetsu honen lanetan dauden materialak identifikatu nahi izan dira. Aztergai hartu dira era berean materialetarako kaltegarri gerta daitezkeen narriadura-eragileak. Azkenik, lanen kontserbazio-egoera aztertu da, bere etorkizunerako biziraupena bermatzeko. Honetarako, hainbat analisi teknikaren beharra izan dugu zuntzak eta aztergai nagusi bezala hartu ditugun plastikoak identifikatzerako orduan: besteak beste, Raman mikroskopia elektronikoa edo ekortze-mikroskopia elektronikoa.