Katzetaritzaren garabideakKalitatea, berrikuntza eta prestakuntza

  1. Txema Ramírez de la Piscina Martínez
  2. Alazne Aiestaran Yarza
  3. Beatriz Zabalondo Loidi
  4. Agirre Maiora, Antxoka
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2015

Número: 93

Páginas: 19-42

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.93.2015.2 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Lan honetan, Euskal Herriko eta Europako eskarmentu handiko 73 kazetariri egindako inkesta analitiko baten emaitzak aurkezten dira. Kazetaritzaren orainaz, eta,batik bat, etorkizunaz galdetu zaie. Guztira 29 galderaz osatutako inkesta bete zuten, 2013ko azarotik 2014ko martxora bitartean. Galdetegia ikerketarako propio diseinatuzuen EHUko HGH ikertalde finkatuak. Inkestatutako 73 kazetari horietatik 19 Euskal Herrikoak ziren, eta gainerako 54ak Europako bost estatu populatuenetarikoak: Alemania, Erresuma Batua, Espainia, Frantzia eta Italia. Oro har, iritzi-adostasun nabarmena antzeman da, eta, egun lanbideak bizi duen krisia gainditzeko, hiru gakoagertzen dira garbi: kalitatea, berrikuntza eta prestakuntza. Adituen esanetan, beraz,ildo horiek markatuko dituzte kazetaritzaren garabideak. Gehientsuenak, halaber, bat datoz esatean kalitatea, azkartasuna eta egiazkotasuna bateragarriak direla. Ezdute uste prentsa idatzia epe laburrean (2020an) desagertuko denik; aldiz, aldaketaoso sakonak egin beharko dituela deritzote. Gehienek uste dute sareko etorkizuneko informazioa hobea, sakonagoa eta interaktiboagoa izango dela.