Hitzaurrea 'Literatura Unibertsala' bildumari
ISSN: 1132-2152
Year of publication: 2014
Issue: 45
Pages: 83-91
Type: Article
More publications in: Senez: itzulpen aldizkaria
Abstract
Literatur lan baten paratestuen azterketan, nabarmentzeko ezaugarria da hitzaurrerik baden edo ez den adieraztea. Bada, Literatura Unibertsala (LU) bildumako liburuek hitzaurrea dakarte. Nabarmentzeko ezaugarria da hori, are gehiago hitzaurrea itzultzaileak berak idazten duela jakinda. LU bildumako hitzaurre gehienak itzultzaileak idatzitakoak dira, baina zergatik idazten dute itzultzaileek hitzaurrea? Zer diote itzultzaileek hitzaurreotan? Zer funtzio betetzen ote dute hitzaurreok? Zer ataletan banatzen dira? Nolakoak dira? Bada, askotarikoak dira bildumako hitzaurreak, eta aniztasun hori aletzen saiatu gara. Bildumaren lehen bi aroetako 152 hitzaurreak aztertu ditugu Genetteren (1987) eta Risterucci-Roudnickyren (2008) sailkapenei jarraiki, hitzaurreon zenbait nolakotasun agerian jartzeko, bildumaren azterketarako eta baloraziorako material gisa, eta literatur itzulpen-lanen balizko hitzaurregileen bidelagun.