Hizkuntza gutxituak komunikazio espazio nazionalen aldaketen aurrean

  1. Amezaga Albizu, Josu
Journal:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Year of publication: 2014

Issue Title: VII. Hausnartu euskal soziolinguistika sariak

Issue: 92-93

Pages: 49-66

Type: Article

More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Abstract

Hizkuntza gutxituaren kontzeptua bera, nazio estatuaren eraikuntzari lotuta dago. Izan ere, zenbait autoreren iritziz, estatu nazioaren eraikuntzatik baztertuak suertatu izanak bilakatu ditu hizkuntza asko gutxitu. Nazio estatua, bestalde, ez dago ulertzerik komunikazio espazio nazionalak ulertu gabe, espazio horretan birsortzen baitira nazio nortasuna, nazio kultura, edota nazio hizkuntza bera. Hau horrela izanik, bistan da komunikazio espazio nazionaletan gertatzen ari diren aldaketa sakonek (gertaera sozioekonomiko, politiko zein teknologikoen ondorioz) eraginik izango dutela nazioan; eta, ezinbestez, hizkuntza gutxitutzat ditugun horietan. Aldaketa horiek aztertu, bereziki komunikazioaren transnazionalizaziotik aztertu dira. Horietara joko dugu beraz, gurea bezalako hizkuntza gutxituek aurrean aurkituko duten errealitatea gogoetatu eta hobeto ulertu ahal izateko.