El artículo 149.1.18ª de la Constituciónun límite importante a la capacidad normativa tributaria de los Territorios Históricos
ISSN: 0211-9560
Argitalpen urtea: 2014
Zenbakien izenburua: Homenaje a Demetrio Loperena y Ramón Martín Mateo
Zenbakia: 99-100
Orrialdeak: 719-743
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Revista Vasca de Administración Pública (RVAP). Administrazio Publikoaren Euskal Aldizkaria
Laburpena
Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiaren 2008ko ekainaren 13ko epaiak baliogabetzat jo zuen ofizioz Gipuzkoako Lurralde Historikoko Zergei buruzko martxoaren 3ko 2/2005 Foru Arauaren 247. artikuluaren bigarren paragrafoa. Zenbait kasutan, erreklamazio ekonomiko-administratiboa egin gabe, administrazioarekiko auziak zuzenean aurkezteko aukera ematen zuen. Araua baliogabe adierazteko argudiatu zuten ohiko zerga-prozedura administratibotik urruntzen zela (249. artikulua) eta ez duela betetzen Es-painiako Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 18. atala. Gainera,auzibide-legediaren gaineko Estatuaren eskumenari eragiten dio (Espainiako Konstituzioaren 149.1 artikuluaren 6. atala). Auzitegi Gorenak arrazonamendu hori berretsi zuen 2012ko urtarrilaren 26ko epaiaren bidez.