Euskararen garrantzia diskurtso abertzaleanardatz ala osagarri?

  1. Odriozola Irizar, Onintza
  2. Zabalo Bilbao, Julen
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2014

Issue: 91

Pages: 67-82

Type: Article

DOI: 10.26876/UZTARO.91.2014.4 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

50eko hamarkadan Euskal Herrian ernatzen hasi zen diskurtso abertzaleak, arrazaren ordez, hizkuntza jo zuen naziotasunaren faktore nagusi. Testuinguruaren aldaketarekin, ordea, 80ko hamarkadan sektore abertzale batzuek zalantzan jarri zuten teorizazio hura: hartara, euskarak abertzaleak kohesionatzeko eta kide berriak erakartzeko duen gaitasuna kolokan jartzen hasi ziren gero eta gehiago. Aldi berean, joera hark kezka sortu zuen abertzaleen barneko sektore euskaltzaleenetan: euskara desagertzeko arriskuaren aurrean, hizkuntzarekiko konpromiso falta leporatu zioten diskurtso abertzaleari. Euskararen garrantzia azpimarratu nahi duten iritzi-joera horiek islatuko ditugu artikulu honetan.