Jurisprudencia ambiental del Tribunal Constitucional
Year of publication: 2014
Issue: 12
Pages: 290-311
Type: Article
Abstract
2013an zehar, Konstituzio Auzitegiaren ingurumen-jurisprudentziak irizpide interpretatzaile aplikagarriak eskaini ditu oso azpisektore desberdinei buruzko eskumengatazketan. Aireportuko zarata kontuetan eskainitako irizpidea adibide moduan aipa daiteke, aurreikuspen autonomikoak ezarritakoa onartzen duelako, hau da, instalazioa ustiatzen duen sozietateak zarata-gune berritik eragindako eraikinen egokitzapena onar dezala, baldin eta Estatuko ingurumenaren gaineko eraginaren adierazpenaren arabera egiten bada. Beste interpretazio nabarmengarri bat, mendiak eta baso-ustiapenen kontuetan egindakoa da. Honen arabera, Estatuko oinarrietan sartzen da hogeita hamar urteko minimoan zehar su emandako lurrak erabiltzeko debekua edo motorizatutako zirkulaziorako mugak. Estatuko oinarrizko legeri garrantziaren azalpena beharrezkoa izan da ere ondare naturalaren alderdi ugariei dagokienez, edo baita ere, biodibertsitateari, ehizari, ingurumenaren gaineko eraginaren ebaluazioari eta kutsatutako lurzoruei dagokienez.