Anplifikazio faktorearen atzean ezkutatzen dena
ISSN: 0214-9001
Datum der Publikation: 2012
Nummer: 25
Seiten: 199-216
Art: Artikel
Andere Publikationen in: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Zusammenfassung
Hasierako baliodun Ekuazio Diferentzal Arrunt bat (EDA bat) askatzeko zenbakizko metodo bat darabilgunean, kontuan izan behar dira metodoaren zenbait ezaugarri. Hala nola, metodoaren ordena (mozketa-errore lokala eta globala erabilita neurtzen dena) edota metodoaren egonkortasun eremuarekin lotura duen anplifikazio faktorea. Zenbakizko metodo baten egonkortasun eremua !A, polinomio karakteristikoaren erroak unitatea baino txikiagoak diren plano konplexuko h puntuek osatzen dute, .. = h..i izanik, h pauso-tamaina eta ..i EDA-ren jacobitarraren autobalioa. Zenbakizko metodo bakoitzak bere egonkortasun eremua dauka, forma geometriko zehatz bat duena. Zenbakizko metodoa erabiliz lortutako emaitzak onak izango dira mozketa-errore lokala txikia denean eta h balioak egonkortasun eremuan daudenean.