Barbakoak sorturiko HAPak

  1. Larrinaga Basarrate, Liher
  2. Zuazagoitia Rey-Baltar, Daniel
Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2006

Número: 20

Páginas: 21-32

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

2004ko udan, UEUren kimika sailak «Kimikaren bideak Prestige eta Sukaldean zehar» ikastaroa antolatu zuen Iruñean. Bertan, besteak beste, hidrokarburo aromatiko polizikloen nondik norakoak aztertu ziren. Hidrokarburo aromatiko polizikloen (HAPen) inguruan egindako ikerketa lana dugu beste hau. Jatorria, eraketa, propietateak, eta nomenklatura edo izendapena dugu aztergai. HAPen jatorria anitza da, eta gure kasuan sukaldean sorturiko HAPak aztertuko dira. Alegia, HAPak eta sukaldea uztar tzen dituen gaia jorratuko dugu hemengo artikuluan, adibide adierazgarri bat erabilita: barbakoa. Horrela, HAPak era tzeko aldagaiei buruzko hausnarketa egingo da. Era berean, xehetasun batzuk eskainiko dira HAPek metabolismoan zehar egiten duten ibilbideari buruz zein toxikotasunari buruz. Azkenik, gaur egun dauden sukaldari tza bide azkarrei buruzko gogoetak ere gauzatuko dira.