Lidergoa, fluxu-egoera eta produktibitatea enpresetan

  1. González Simón, Miguel
  2. Guenaga Garay, Galder
  3. Hernando Sarachaga, Goizalde
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2013

Issue: 84

Pages: 5-40

Type: Article

DOI: 10.26876/UZTARO.84.2013.1 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

Artikulu honen helburua da erakustea badagoela, lidergo eraginkor eta «emozional» baten bidez, enpresa-kultura «indartsu» bat sortzerik eta,horri esker, lanean fluxu-egoera indibidual nahiz kolektiboak sustatzerik.Horrela, artikuluan barrena fluxu-egoerari buruz ariko gara, batik bat Mihály Csikszentmihalyiren lanetan oinarrituta. Fluxu-egoera definitzeaz eta ezaugarritzeaz gain, hura errazten duten baldintzak ere zehaztuko ditugu.Halaber, fluxuak eta autorrealizazioak duten harremana ere bistaratuko dugu.Bestalde, datu «bitxi», deigarri eta esanguratsu bati azalpena ematen ahaleginduko gara: «lanean gertatzen da fluxu-esperientziarik gehien», Csikszentmihalyiren arabera. Hori azaltzeko, enpresa-kultura «indartsua»zertan datzan esango dugu; izan ere, gure iritziz, enpresa-kultura «indartsuen» magalean baino ez baita posible lanean fluxuaren eredua arrakastaz abiarazi eta funtzionaraztea. Eta argudiatuko dugu ezen enpresa-kultura«indartsuak» diseinatu eta errotzea lidergo-faktore eraginkor bati dagokiola,betiere adimen emozional handia erabiliz.