Genero-ikuspegia herritarren tokiko parte-hartzearen diseinuan Bilboko hirian
ISSN: 1130-5738
Año de publicación: 2012
Número: 83
Páginas: 91-107
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Resumen
Artikulu honetan Bilboko partaidetza-instituzioen diseinuaren azterketa egin da eta udal horretan partaidetzarako dagoen aukera-egituraren osagarri batzuk identifikatu dira. Ikusi da identifikaturiko osagarri horiek indarrean dauden parte-hartzerako moldeak baldintzatzen dituztela genero-ikuspegitik eta, hartara, emakumeen bazterketa bultzatzen dutela herritarren partaidetza-praktiketan. Artikuluan jorratutako azterketaren arreta elkartea oinarritzat hartzen duten partaidetza-instituzioetan jarri da bereziki. Arretagune horrek agerian utzi du, konpromiso zabalak erabilita, tokiko gobernuek genero-ikuspegia integratu beharra dutela ez soilik udaleko partaidetza-instituzioetan, baita governance demokratikoan parte hartzen duten praktika eta aktore guztien baitan ere, gizarte zibileko elkarteak eta mugimenduak barne.