Magnitude fisikoekin eratzen diren "izena + aditza" motako kolokazioak euskaraz, bost magnituderen kasuan

  1. Etxebarria Bilbao, José Ramón
  2. Bilbao López, Xabier
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2012

Issue: 82

Pages: 55-81

Type: Article

DOI: 10.26876/UZTARO.82.2012.3 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openOpen access editor

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

Artikulu honen xedea da testu teknikoetan ageri diren zenbait motata-ko kolokazioak biltzea eta sailkatzeko irizpideak garatzea. Euskarazko corpus zientifiko-teknikoan ugari diren magnitude-izenen kolokazioak dira ikergai, <magnitude-izena + aditza> bikoteak identifikatu eta bildu ondoren. Nolanahi den, magnitudeen kopurua eta aniztasun handia kontuan izanik, bost magni-tude berezi aukeratu dira soilik, izaera nagusien ordezkari. Ildo horretan, aukeraturiko magnitudeekin ageri diren aditzak aztertu dira, bereziki kontuan hartuz, alde batetik, magnitude batekin bakarrik ageri diren aditzak eta, beste alde batetik, magnitude guztiekin ageri direnak. Magnitude guztiekin ageri direnen kasuan, aspektu lexikoa (Aktionsart) deritzon kontzeptua erabili da, aditzen izaera sakonago aztertzeko. Azkenik, magnitude horien kolokazio ez-lexikoak ere bildu ditugu, helburu hartuz magnitude bakoitzarekin erabiltzen diren postposizioen izaeraren azterketa egitea.