Genero-identitatea testuinguruanikerketa enpirikoa

  1. Ortiz Anzola, Garbiñe
  2. Valencia Garate, José Francisco
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 1999

Número: 28

Páginas: 99-111

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Genero-identitatearen arloko ohiko ildoak ezaugarri femenino-espresiboekiko eta/ala maskulino-instrumentalekiko subjektuaren loturaren araberako sailkapenetik eratorritako ezberdintasun orokorrak aztertu ohi ditu. Ikerkuntza berriagoak, aldiz, egoera batetik besterako aldakortasunean jarri du arreta. Azken bide honi jarraituz, genero-identitatearen eta testuinguruaren arteko harremanari buruzko ikerketa aurkezten dugu. 2 (testuingurua: lana-bikotea) x 2 (generokidetza: emakumezkoa-gizonezkoa) x 2 (baldintza: erreala-ideala) motako diseinu faktorial mistoa erabili zen, non azken aldagaia errepikapen-neurrikoa den. Testuinguru eta baldintza bakoitzean jendearen portaera (emakumezkoarena zein gizonezkoarena) deskribatzeko eskatu zitzaien ikerketaren subjektuei, Bem Sex Role Inventory galdesortaren ezaugarrien bidez. Alde batetik, eginiko faktore-analisietan, instrumentalitate eta espresibitate-dimentsioak agertzen dira argi bereizita. Beste alde batetik, genero, testuinguru eta baldintza aldagaien arteko interakzio efektua aurkitu zen; gizonezkoek lanean instrumentalitate puntuazio altuak eta bikote-testuinguruan baxuak azaltzen zituzten baldintza errealean, kontrakoa azaltzen zelarik emakumezkoen artean. Baldintza idealean, berriz, emakumezkoek joera aldatu eta sexuen arteko patroi antzekoagoa azaltzen zen. Bukatzeko, aurkitutako emaitzen araberako hausnarketa teorikoak zein praktikoak azaltzen dira.