Aktiboen arrisku-balioa Monte Carlo simulazioaren bitartez
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2012
Zenbakia: 81
Orrialdeak: 5-15
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Arriskuan dagoen balioa edo VaR (Value at Risk), datu bakar batekin balio baten arriskua laburbiltzen duen estatistikako neurria da, non galerak merkatuaren mugimendu normalen ondorioz sortzen diren. Galerak VaR-a soilik gainditu dezake merkatuko mugimendu anormaletan eta, beraz, hori gertatzeko probabilitatea txikia da. Balio hau zehazteko kutxako fluxuak proiektatu behar ditugu eta horretarako simulazio-teknikak erabiliko ditugu. Teknika horien bitartez maiztasun-banaketa egingo dugu eta, ondoren, ausazko zenbakiak sortuko ditugu maiztasun-banaketa horren arabera. Horrekin, etorkizunean gerta daitezkeen milaka emaitzak lor ditzakegu eta, beraz, posible da emaitza fidagarriak lortzea, erabakiak hartzeko laguntzen gaituena. GAKO-HITZAK: Monte Carlo simulazioa · Arriskuan dagoen balioa · Korrelazioa.