Lidergoa eta Kapital Emozionalaren kudeaketa enpresetan
ISSN: 1130-5738
Year of publication: 2012
Issue: 80
Pages: 51-75
Type: Article
More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Abstract
Enpresetan aktibo ukiezinak bi eratakoak izan daitezke: a) aktibo intelektualak, «Kapital Intelektual» kontzeptuak jasotzen dituenak eta UZTAROko 66. alean aztertu genituenak (González Simón eta Guenaga, 2008), eta b) aktibo emozionalak, «Kapital Emozional» kontzeptuaren baitan biltzen direnak eta artikulu honetan aztertuko ditugunak. Lidergo-faktorea aktibo ukiezin estrategikoa da enpresetan bai «Kapital Intelektuala» bai «Kapital Emozionala» bultzatzeko. Emozioak benetako aktibo produktiboak dira enpresarentzat; gizakiarentzat, ordea, emozioak «giza garapen integralaren» funtsezko osagaiak dira. Artikulu honetan aztergai izango ditugu lidergo eraginkor bat lortzeko Adimen Emozionalaren dimentsioak eta ezaugarriak. Horrez gain, emozionalki adimentsuak diren liderren gaitasun bereizgarriak ere bistaratuko ditugu. Eta, azkenik, Adimen Emozionalean oinarrituta, liderren tipologia bat proposatuko dugu. GAKO-HITZAK: Lidergoa · Aktibo ukiezina · Kapital Emozionala · Adimen emozionala · Liderraren gaitasuna.