Emakume etorkina eta genero-indarkeria EAEko testuinguruanarrisku-faktoreak eta babes soziala

  1. Irazu Ibáñez, Ainhoa
  2. Arnoso Martinez, Maitane
  3. Mazkiaran López de Goikoetxea, Mikel
  4. Arnoso Martínez, Ainara
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2011

Número: 78

Páginas: 77-101

Tipo: Artículo

DOI: 10.26876/UZTARO.78.2011.4 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Indarkeria matxistari buruzko estatistiketan andre etorkinek duten gehiegizko presentziak, gutxituz doan dinamika izatetik urrun, goraka doan jarrera dirudi EAEn. 2009an, antropologia, soziologia eta psikologiaren arlotik zuzendutako ikerketa egin genuen. 20 elkarrizketa egin genituen bortizkeriaren biktimekin eta esparru horretan lanean diharduten profesionalekin, emakume horiek oldartzaileen ikusmiraren erdi-erdian jartzen dituzten arrisku-faktore estrukturalak azaleratzeko xedez. Baita baliabide soziosanitario, juridiko eta polizialetan kolektibo horretan izandako jarduera ebaluatzeko ere. Emaitzetatik hauxe ondorioztatu dugu: andreen egoera administratiboak (bereziki bikotekidearenganako mendekotasuna eta irregulartasun-egoera), sare sozial eskasak eta lanean txertatzeko eta gizarteratzerako aurkitzen dituzten gorabeherek (batez ere etxebizitzarekin eta oinarrizko prestazio sozialak eskuratzearekin lotutakoak) zaildu egiten diete indarkeria-katetik ateratzea. GAKO-HITZAK: Andre etorkina · Genero-indarkeria · Hauskortasuna · Babes soziala.