Euskararen ikaskuntza H1 eta H2 gisa 5 eta 8 urte bitartean
ISSN: 0210-1564
Año de publicación: 2009
Título del ejemplar: Ikasteredu elebidunak eta euskararen azterketan (iker)molde berriak
Volumen: 54
Número: 2
Páginas: 683-721
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Euskera ikerketa aldizkaria: Revista de Investigación de la Real Academia de la Lengua Vasca
Resumen
Artikulu honetan euskara egoera soziolinguistiko desberdinetan ikasi duten bi ikasletalderen 5 eta 8 urte arteko euskararen garapena aztertu dugu. talde bat etxetik euskalduna eta euskaraz eskolatua den bitartean, bestea etxetik erdaldun izanik euskaraz d ereduan murgilketa bidez eskolatu diren ikasleek osatzen dute. bi haur-taldeek ekoiztutako ahozko ipuinen azterketan oinarritu gara 5 eta 8 urte arteko euskararen garapena behatzeko. Aurrez heldu baten ahotik entzundako ipuin bat birkontatzea da haurrei eskatu zaien zeregina. Hainbat trebetasun testual-diskurtsibo aztertzen dira haurren ipuinetan: ipuin-kontaketaren egitasmo orokorra beregain hartzea edo kontaketarako autonomia, ipuinaren eduki tematikoaren antolaketa, aditzaren bitartez eraikitzen den kohesioa eta ardura enuntziatiboaren mekanismoak. emaitzetan ikusten denez, bi taldeek antzeko gaitasunak dauzkate ipuin-kontaketaren hainbat alderditan. bi taldeen artean agertu diren ezberdintasunak ez dira beti H1 taldearen aldekoak izan. oro har, H2 taldekoek helduaren ahotik entzundako ipuina estuago erreproduzitzen dute, H1 taldeko haurrek �ereduarengandik� askeago diruditen bitartean. ondorio orokor modura, haurren hizkuntza ikuspegi testual-diskurtsibotik aztertzearen pertinentzia aldarrikatzen da artikulu honetan.