Irakasleen komunikazio-gaitasunahausnarketarako gaia

  1. Garay Ruiz, Urtza
  2. Etxebarria Lejarreta, Aintzane
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 2010

Zenbakia: 73

Orrialdeak: 39-48

Mota: Artikulua

DOI: 10.26876/UZTARO.73.2010.3 DIALNET GOOGLE SCHOLAR

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Gaur egun hiztun orok duen komunikazio-gaitasuna definitzeko orduan, kode linguistikoa ez ezik, bestelako ezagutza ere kontuan izan behar dugu. Horrela, bada, lan honetan aipatzen ditugun zenbait autorek komunikazio-gaitasuna osatzen duen ezagutzaren berri eman dute. Halaber, lan honetan irakasleak izan beharreko komunikazio-gaitasuna zehaztu dugu eta horretarako bi bide hartu ditugu; batetik, irakasleak bere eguneroko jarduera akademikoan dituen hiru lan-eremuak zehaztu ditugu; bestetik, Europako Erreferentzi Marko Bateratuak aipatzen duen C1 hizkuntza-maila oinarri hartuta, irakasleak izan beharreko komunikazio-gaitasuna aipatutako hiru eremuotan azpimarratu dugu GAKO-HITZAK: Komunikazio-gaitasuna · Irakaslea · Europako Erreferentzi Marko Bateratua · C1 hizkuntza-maila.