Immigrazioa eta gutxiengo kulturalaketorkinen irudikapenak eta gizarte eta komunitatearen partaidetzarako hausnarketak

  1. Arnoso Martínez, Ainara
  2. Elgorriaga Astondoa, Edurne
  3. Martínez Taboada Kutz, Cristina
  4. Rico Lozano, Ander
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2009

Número: 70

Páginas: 79-96

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Ondorengo lanak immigrazioaren eta gutxiengo kulturalen irudikapen-dinamiken ikasketetan aurreratzea du helburu, talde kultural ezberdinez osaturik dagoen lagin batean oinarrituta (Magreb, Latinoamerika eta Ekialdeko Europa). Hitzen asoziazio librearen bitartez, Euskal Autonomia Erkidegora immigratu duten pertsonek beren talde kulturalari buruz zein beste gutxiengo kulturalei buruz dituzten irudikapenak aztertzen dira. Lortutako emaitzen artean, latinoamerikarrei dagozkien adostasun orokorrek beren jatorriari, izaera latinoari eta ezaugarri positiboei erreferentzia egiten diete; Magrebeko taldeen ezjakintasuna eta anbibalentzia azpimarratu egiten da; eta Ekialdeko Europakoan, berriz ere ezjakintasuna, baina oraingoan gertutasun-pertzepzioari eta jende onaren irudiari lotuta. Populazio immigrantearen profil psikosozialen sistematizazioa egiteak ahalbidetuko digu talde kultural ezberdinetan eta errealitate psikosozial eta komunitarioarekin kontrastean dauden irudikapenen sustraiak ezagutzea.