Erretirorako prestakuntza-programakhistoria laburra, helburuak eta edukiak
ISSN: 1130-5738
Argitalpen urtea: 2009
Zenbakia: 68
Orrialdeak: 71-80
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria
Laburpena
Artikulu honek Erretirorako Prestakuntza Programen errebisio teorikoa egitea du helburu. Erretiroaren ondorioz gizabanakoaren egunerokotasuna aldatu egiten da, besteak beste, lantokian igarotzen zen ordutegia denbora libre bilakatzen da, langilearen rola galtzen da eta egoera horren ondorioz, erretiratuak hainbat egoera paira ditzake, adibidez, egonezina, antsietatea, depresioa eta zentzua emango dioten jarduerak bilatu beharra. Hori kontuan izanik, erretiroaren gaia ikertu duten egile askok azpimarratu dutenez, erretirorako prestakuntza-programak oso garrantzitsuak dira. Izan ere, horien bidez, erretiroaren ondorioz gerta daitezkeen ondorio ezkorrak saihestu eta bizi-kalitatea hobetu daiteke.