Euskal hedabideak Euskal Autonomi Erkidegoan

  1. Zubiri Esnaola, Harkaitz
  2. Retortillo Paniagua, Alfredo
  3. Aierdi Urraza, Xabier
Journal:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Year of publication: 2008

Issue: 68

Pages: 85-101

Type: Article

More publications in: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Sustainable development goals

Abstract

Artikulu honetan, Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzak eskatuta egileek egindako hainbat ikerketen azterketaren sintesia eskaintzen da. Ikerketak horiek honakoak dira: CIESen Euskarazko komunikabideen polikontsumoari buruzko azterlana, 2007; CIES-en Euskarazko hedabideen ikus-entzuleei buruzko azterketa, 2007; Eusko Jaurlaritzaren Hizkuntza Politikarako Sailburuordetzaren Euskarazko hedabideak azterketa, 2006; Ikerfel-en Euskarazko komunikabideak erabiltzeko eragingarriak eta eragozpenak, 2007, eta Euskararen Erakunde Publikoarentzat IPSOS-ek egindako Komunikabideen erabilpenaren azterketa: telebista eta irratia, 2007. Lan honetan, beraz, lau ikerketa zehatz horien emaitza esanguratsuak nabarmentzen dira. Aztertu diren gaien artean euskal hedabideen irismen txikia da. Erkidego handiekin alderatuta, euskararen hizkuntza erkidegoa oso txikia dela eta bere eremuko biztanle guztiek euskaraz jakingo balute ere hala izango zela planteatzen da; eta aztertzen da, kontsumitzaile potentzialetik euskal komunikabideak zer ehunekotara heltzen diren. Ondoren, hedapen txikiaren zergatien inguruko hainbat datu eskaintzen dira eskariaren eta eskaintzaren arteko bereizketak kontuan hartuz, arazo horien arabera, egungo komunikabide guztien beharraz galdera egin ondoren, etorkizun hurbilean egin beharreko ikerketaz proposamena ere egiten da.