Hizkuntzaren Tratamendu Automatikoa Euskararen Irakaskuntzan

  1. Aldabe Arregi, Itziar
  2. Arrieta Kortajarena, Bertol
  3. Díaz de Ilarraza Sánchez, Arantza
  4. Maritxalar Anglada, Montse
  5. Niebla Toledano, Ianire
  6. Oronoz Anchordoqui, Maite
  7. Uria Garin, Larraitz
Aldizkaria:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Argitalpen urtea: 2008

Zenbakien izenburua: Teknologi berriak eta euskara

Zenbakia: 66

Orrialdeak: 61-69

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Laburpena

Ordenagailu bidezko hizkuntzen irakaste-sistematan, normalean ariketa itxiak aurkezten zaizkie ikasleei. Esaterako, lau aukeren artean zuzena aukeratzea. Mota honetako ariketetan ordenagailuak aldez aurretik gordeta dauka emaitza zuzena. Ariketa irekia denean, aldiz, ikasleak nahi duena idazteko aukera dauka. Kasu honetan ikaslearen emaitza ez dago aurreikusterik, prozesua automatizatzeko zailtasuna nabarmen handituz. Izan ere, hizkuntza baten irakaste-prozesuan lagungarri gerta daitezkeen tresna askoren baliagarritasuna handitu egingo litzateke, hizkuntzaren tratamendu automatikoan oinarrituko balira. Artikulu honen helburu nagusienetakoa IXA ikerketa-taldeak bide honetan eman dituen pausoak azaltzea da, hizkuntzaren tratamendu automatikoa hizkuntzaren irakaskuntzan nola erabil daitekeen deskribatuz. Ildo honetan, hiru arlo jorratzen ditugu nagusiki: ikasleek erabiltzen duten hizkuntzaren azterketa, irakaste-prozesuan lagungarri gerta daitezkeen tresna informatikoen bideragarritasuna eta baliabide didaktikoen sorkuntza.