Bilboko txabolismoa. XX. mendearen erdialdeko auzo autogestionatuak

  1. Castrillo Casado, Janire
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2007

Número: 60

Páginas: 37-64

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

50eko hamarkadan Bizkaiko industriaren berpiztearekin bat, migraziofluxu handia eratu zen Bilborako norabiderantz eta etxebizitza-eskasiaren auzia erabat larriagotu zen. Autoritateen aurreikuspen faltaren ondorioz, berez eta oso bizkor masifikatu egin zen txabolismoaren fenomenoa hiriburuaren inguruko mendi-magal gehienetan. Autoeraikuntzaren bidez eta legetik at altxatu ziren auzoak, non ekipamenduen gabezia eta bazterketa soziala nagusi ziren. 60ko hamarkadaren hasieran, arazoa konpontzeko lehen ekimenak jarri zituen abian estatu frankistak, Otxarkoagaren eraikuntza, kasu. Urteen joanean, auzo batzuk desagertu ziren. Alabaina, gaur arte biziraun dutenak ere baditugu, eraldaketa sakonak izan dituzten arren (Masustegi, Buia...).