Etxebizitzaren arazoa eta kooperatibismoazenbait hausnarketa
ISSN: 1698-7446
Year of publication: 2006
Issue: 2
Pages: 211-219
Type: Article
More publications in: Gizaekoa: Revista vasca de economía social
Abstract
Artikulu honetan etxebizitza-kooperatiben gaiari helduko zaio, beti ere EAEn bizi dugun etxebizitzaren arazoaren eta aplikatzen den etxebizitza-politikaren testuinguruan. Honela, lehenik eta behin azalpen orokor batzuk egin eta etxebizitza sozial eta publikoaren arteko desberdintasunak argituko dira, hor kokatzen baita etxebizitza-kooperatiben eztabaida. Horretarako, Europako testuingurua hartuko da erreferentziatzat, bertan, bai etxebizitza politiken eztabaida eta baita kooperatiben garapena ere askoz aurrerago baitaude. Ondoren, etxebizitzaren merkatuan dauden eskuartze era anitzak ikusi eta EAEn duten erabilpen maila baloratuko da. Azkenik, etxebizitza-kooperatibek EAEn izandako bilakaera eta egoeraren gainean zenbait hausnarketa egingo dira, eta etorkizunerako zenbait gako luzatu.