Publizitate Zuzenbidearen egungo egoera

  1. Iráculis Arregui, Nerea
  2. Leiñena Mendizábal, Elena
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 2006

Zenbakia: 57

Orrialdeak: 93-104

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Egungo publizitate-jardueraren marko juridikoa hirutan sailka daiteke: batetik, Europar Batasuneko araudia; bigarrenik, Estatuko legeria, eta hirugarrenik, publizitatearen araudia garatzeko eskuduntza duten autonomia-erkidegoetako legeak. Estatuko Publizitatearen Lege Orokorrak, 1988ko azaroaren 11koak, publizitate ez-zilegia jasotzeaz gain, publizitate ez-zilegi horri aurre egiteko tresna juridikoak ere jasotzen ditu, hau da, publizitate ez-zilegia zuzentzeko eta eteteko akzioak. Era berean, azken urteotan bi legek PLOren hainbat artikulu aldatu egin dituzte; lehenengoak, 39/2002ko Legeak, urriaren 28koak, kontsumitzaile eta erabiltzaileen interes difusoak babesteko zuzeneko akzio kolektiboa ezarri zuen (PLOren 29. art.), eta bigarrenak, genero-biolentziaren aurkako babesa ematen duen 1/2004ko Lege Organikoak, emakumearen irudia gutxiesten duen publizitatearen zehaztapena ekarri zuen. Azkenik, 2005eko Tabakoaren Legeak, maiatzaren 4koak, tabakoaren publizitatea, promozioa eta babesletza debekatu zituen, hedabide eta gizarte-informazio zerbitzu guztietan.