Euskaldunak eta Goi-mailako Hezkuntza Esparru Unibertsitario Europarra

  1. Isasi Balanzategi, Xabier
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2006

Número: 57

Páginas: 83-90

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Bolognatik abiatutako prozesuak, oro har, eta ECTS motako kreditu-sistemaren hedapenak aldaketa handiak eta esanguratsuak ekarriko dituzte Euskal Herriko unibertsitateetara. Kreditu-sistema berriak ikasleriaren mugikortasuna areagotzeaz harago, ikasleen jarduera akademikoak zabaldu eta handitu egingo ditu. Irakasleriari dagokionez, lan handiagoa ekartzeaz gainera antolaketa-aldaketak ekarri behar ditu ECTS motako kreditu-sistema berriak. Nolako eta zenbateko aldaketak datozen ikusirik komunitate unibertsitario euskaldunak dauden arriskuez eta izan litezkeen aukerez jabetu beharko luke. Alde batetik, unibertsitatean azken urteotan euskararen normalizazioan izandako aurrerapenak arriskuan egon litezke. Bestetik, Europar Batasuneko goi-mailako esparru unibertsitarioaren eraketak Euskal Herriko unibertsitateen arteko bateragarritasuna eta komunitate unibertsitario euskaldunaren kohesio handiagoa lortzeko balio lezake.