Eskola-irratia, komunikabidea tresna pedagogikoa bihurtuta

  1. Gutiérrez Paz, Miren Arantza
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2006

Número: 56

Páginas: 87-106

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Irrati-eskola bat kudeatzea, oso ekintza dibertigarria izateaz gain, ikasketa-prozesuan erabiltzeko tresna interesgarria izan daiteke. Era berean, ikasketa ikasgeletatik atera eta gizartera aurkezteko balio du. Bereziki, hizkuntzen ikasketan (euskararenean gurean) nabaritzen dira irratiaren onurak, eta zehazki ahozko adierazpenaren alorrean. Baina zerbait gehiago eskaintzen die ikasleei: alde batetik, kazetari moduan, ingurunea ezagutzea, eta, beste aldetik, soinu-testuak sortzea, muga bakarra sormena izanda. Gaur egun, eta informazioaren teknologia berriei eta Interneti esker, irrati-tailer edo eskola-irrati bat muntatzeak ez du diru handiko inbertsiorik es-katzen, eta edonork izan dezake halakorik ikastetxean; are gehiago, kalitate handiko produktuak egiteko behar den azpiegitura ia dohainik dute eskuragai eskolek. Hala ere, eta teknologiaren garrantzia baztertu gabe, betiere fun-tsezkoak dira kontatzen dena eta azaltzeko era; horregatik, ondo eraturiko gidoian oinarritu behar da irrati-sormena, hori baita ahozkotasunaren adierazpen idatzia.