Autokontzeptu fisikoa neurtzeko galdesorta berri baten propietate psikometrikoakAutokontzeptu Fisikoaren Itaunketa (AFI)

  1. Goñi Grandmontagne, Alfredo
  2. Esnaola Etxaniz, Igor
Aldizkaria:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Argitalpen urtea: 2006

Zenbakia: 56

Orrialdeak: 109-122

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Laburpena

Ikerketa honetan Autokontzeptu Fisikoaren Itaunketa (AFI) aurkezten da, autokontzeptu fisikoa neurtzeko euskaraz idatzitako galdesorta berri bat. Beste galdesorta batzuek bezala, ingelesez (PSPP) edo gaztelaniaz (CAF), autokontzeptu fisikoaren lau azpidomeinu, hots, trebetasun fisikoa, sasoi fisikoa, erakargarritasun fisikoa eta indarra begiztatzen dituen eredu bati jarraitzen dio. Behin betiko bertsioa, 12 eta 86 urte arteko 1.259 subjektuei pasa zitzaien, eta analisi faktorialak lau azpidomeinuetako eredu hau azaldu du gizonezkoen laginean, baina ez emakumezkoenean. Barne-konsistentzia (Cronbach-en alpha) gizonezkoen autokontzeptu fisiko orokorra eskalaren a = .73tik gizonezkoen indarra eskalaren a = .83ra doa. Gizonek emaku-meek baino altuago puntuatzen dute eskala guztietan eta kirola egiten dutenak egiten ez dutenak baino hobeto hautematen dira eskala guztietan: trebetasun fisikoan, sasoi fisikoan, erakargarritasun fisikoan, indarrean, autokontzeptu fisiko orokorrean eta autokontzeptu orokorrean.