Euskal armak Asian. Armagintzaren historiaren istorio bat

  1. Goñi Mendizabal, Igor
Revista:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Año de publicación: 2006

Número: 56

Páginas: 9-29

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Resumen

Gaur egun Txina merkatu-ekonomian sartzeak dakartzan eta ekar ditzakeen ondorioak eguneroko albiste bihurtu dira. Asiar merkatua zabala da benetan eta, eskaintzen dituen aukerak direla eta, ohikoak dira hango he-rrialdeetan aritzen edo aritzeko asmoak dituzten enpresen inguruko berriak. Txinatar produktuek Mendebaldeko merkatuetan suposatzen duten lehia ere gaur egungo ohiko eztabaidagai suertatu da munduko ekonomiaren egoerari buruz hitz egitean. Bizitzen ari garen globalizazio-prozesu honetan normaltzat har dezakegu gugandik milaka kilometrotara dauden herrialdeetan negoziotan aritzea, nahiz eta euskal industriaren ikuspuntutik fenomeno berritzat hartua izan. Baina, gertakizun hori ez da berria euskal industriarentzat. Aspaldi, orain dela laurogei urte hain zuzen, zenbait euskal enpresa aritu ziren Txinan eta Japonian euren produktuak arrakastaz saltzen. Enpresa horiek hango merkatuetarako bereziki egokitutako produktuak ekoitzi zituzten, bide horretan, berrikuntza teknologikoan ere aurrerapauso garrantzitsuak eman zituztelarik. Artikulu honen helburua da esportazio-istorio horren nondik nora-koak aztertzea, atzerriko merkatuetan barneratzeko erabili ziren estrategiak ardatz harturik. Izenburuak argi adierazten duen bezala esportatu ziren produktuak armak ditugu eta sektorea, gaur egun herri honetan ia desager-turik dagoen, armagintza.