Immigrazioa, naziotasuna, eta herritartasuna

  1. Albite Rueda, Pedro
  2. Suárez García, Castillo
Aldizkaria:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Argitalpen urtea: 2005

Zenbakien izenburua: Euskararen erabilera enpresetan

Zenbakia: 57

Orrialdeak: 163-174

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Laburpena

Sakanako Mankomunitatean herritartasun eta naziotasun eskubideen egungo egoera juridikoa aztertu dute, eta eskubide horien gaineko proposamen berri bat egin. Proposamenaren arabera, euskal naziotasuna, Euskal Herriari eta zazpi lurraldeei dagokiena, bateragarria izan beharko luke bertara heldu direnen naziotasunekin. Herritartasunak, bestalde, eskubide zibil, politiko, sozial eta ekonomikoez gain, hizkuntz zein kulturazko eskubideak ere besarkatu beharko lituzke. Horretaz landa, integrazio Sakanako Mankomunitateren politikaren aurkezpena egin zuten. Politika horren arabera, oso garrantzitsua da aliantzak egitea etorkinekin. Izan ere, pertsona horiek badute iragana, kultura bat, hizkuntza bat, ez dutena abandonatu eta ez dute, gainera zertan, helduleku bat delako haientzat, eta oinarrizko duintasuna ematen dielako. Nolanahi ere, beraiek ere ulertu eta onartu behar dute Euskal Herrira heldu direla, eta hemen badirela gizarte, kultura eta hizkuntza zehatzak. Elkarrekiko errekonozimenduaren politika deitzen zaio horri.