Basho-ren basora basoaz...(renkuaz eta haikuaz)

  1. Perales Hernández, Zigor
  2. Casado da Rocha
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2004

Issue: 51

Pages: 83-97

Type: Article

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

Artikulu honek renkua aurkezten du, olerki lotuaren forma japoniarra, euskal bertsolaritzarekin antzekotasunik baduena. Antzinako Japonian renkuak nola idazten ziren erakusten dugu lehendabizi, Basho-ren ÒNeguko zaparradaÓren (1684) aurreneko bertsoak itzuliz. Renkuak euskaraz (edo beste hizkuntza batean) egiteko modu bat proposatzen dugu ondoren, ariketa honek gure ahalmen poetikoak zein giza harremanak suspertu ditzakeelakoan. Renkutik eratorritakoa, ezagunagoa eta laburragoa den haiku jeneroa aztertzen dugu hurrengo atalean, zenbait poeta garaikideren lanak aipatuz; besteak beste, J. F. Azkona eta J. K. Igerabide euskal idazleenak. Debra Kang Dean idazle amerikarrarekin izandako solasaldia eransten dugu azkenik, zeinak renku moduan idatzitako egunkari poetikoa argitaratu zuen 2003an (Precipitates). Mendebaldeko olerkigintzan Ekialdeko teknikak erabiltzeko bideak aztertzen dira elkarrizketa horretan.