Euskara dela eta... neskek zer diote?

  1. Hernández García, Jone Miren
Revista:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Año de publicación: 2004

Título del ejemplar: Euskararen erabileraren bilakaera: azken ikerketen argitan

Número: 53

Páginas: 79-95

Tipo: Artículo

Otras publicaciones en: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Resumen

Hizkuntzaren (euskararen) eta generoaren ikuspuntuak ez dute izan garrantzizko harremanik orain artean gurean. Dena dela, gaur arlo horretan aurrerapausoak emateko oinarriak badaudela irizten dio Jone Miren Hernandezek, eta hori ziurtatzeko arrazoiak azaltzen dizkigu artikulu honetan. Hizkuntzaren eta generoaren arteko lotura landuko duen korrontea da faltan somatzen dena; bien arteko zubia, hain zuzen ere. Emakumeek gizartean modan dauden joerak erreproduzitzen dituztenaren usteari jarraituz, nesken hizkuntz jokaera gizarte osoarenaren termometrotzat hartu izan da. Ikuspegi horretaz gain, emakumeen hizkuntz jokabidearen inguruan garatutako beste bi ideia azaltzen dizkigu egileak: ama-hizkuntza eta prestigioa. Gaiari sakontasunez heltzeko emakumeek eta gizonek estatusari heltzeko dituzten aukerak ikertu behar dira. Eta horretarako gazteen munduan sartzea bereziki baliagarria izan daiteke. Orduan konturatu gaitezke zein ezberdinak diren neskek eta mutilek beraien identitatea eraikitzeko erabiltzen dituzten tresnak eta bitartekoak. Artikulu honetan azaltzen den moduan, azken urteotan euskararen eta emakumeen arteko harremanen inguruan zenbait kezka agertu dira. Hortik abiatuta bidean azaldu diren galderak, hipotesiak, teoriak eta abar zabaldu beharko lirateke, egun euskara dela eta garatzen ari diren esparru ezberdinetara. Horrela, emakumeen eta gizonen hizkuntza jokaeraren inguruko galderak azaleratzen eta zabaltzen lagunduko genuke.