Donostia-Baiona eurohiria eta euskara

  1. Urteaga Olano, Eguzki
Aldizkaria:
Bat: Soziolinguistika aldizkaria

ISSN: 1130-8435

Argitalpen urtea: 2003

Zenbakien izenburua: Donostia-Baiona Eurohiria

Zenbakia: 47

Orrialdeak: 133-136

Mota: Artikulua

Beste argitalpen batzuk: Bat: Soziolinguistika aldizkaria

Laburpena

Artikulu honetan, Donostia-Baiona eurohiriak hizkuntzaren berreskurapenean eta normalizazioan izan dezakeen eraginaren inguruko gogoeta egiten du egileak. Gaur egun, egitasmo hau errealitate bilaka dadin, Gipuzkoako Diputazioa eta Baiona-Angelu-Biarritze Hiri Elkargoa lanean ari dira, eta proiektua gauzatzen laguntzeko mugaz gaindiko agentzia bat sortu dute. Hainbat lankidetza alor izendatuak izan dira (garraioak, ingurugiroa, etab.), baina euskara ez da agertzen, nahiz eta bi herrialdeen arteko osagai komuna izan. Aurrera begira, hizkuntzek, eta bereziki euskarak, arreta berezia izango dutela espero du egileak. Ikuspegi horretatik, eurohiriak dakartzan hainbat erronka izendatzen dira artikuluan zehar. Hala nola, hizkuntza gutxituekiko legediak hurbiltzea, Gipuzkoako Diputazioaren eta BAB Hiri Elkargoaren artean hizkuntza politika integratuagoa izatea, salgai eta lan merkatu bateratua eraikitzen joatea, eskolen eta unibertsitateen artean prozedura administratiboak erraztea, etab.