HIESa fenomeno sozial gisairudikapen sozialen dinamikari ikerketa bat

  1. Salaverria Larrarte, Ana Jesus
  2. Orella, Leire
  3. Sáiz, Ainhoa
  4. Valencia Garate, José Francisco
  5. Olaizola, Ainhoa
  6. Peña, Oihane
  7. Agirrezabal Prado, Arrate
Journal:
Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

ISSN: 1130-5738

Year of publication: 2003

Issue: 45

Pages: 101-116

Type: Article

More publications in: Uztaro: giza eta gizarte-zientzien aldizkaria

Abstract

HIESaren irudikapen sozialen dinamiken emaitzak aurkezten dira lan honetan, Doise-ren (1993) Eredu Trifasikoaren bitartez. 130 subjekturen lagina hartu zen eta, galdera irekiek ÑHIESaren esanahiaÑ eta itxiek ÑHIESaren emozioak (Echebarria et al., 1991), kausak eta arriskua (Petrillo, 1996)Ñ osaturiko galde-sorta erabili zen. Lehenengo, KFAren bidez HIESari buruzko kontzepzio partekatuak aztertu dira, eta ondoren norbanakoen kokapenak, KFA eta Faktore Analisiaren bidez. Azkenik, kokapenen ainguraketak ikertu dira bi elementuren bidez: hitzen asoziazio askearen estimuluak KFAren bidez aztertuz (HIESa, HIESdun pertsona, Drogazalea eta Homosexuala) eta Analisi Diskriminatzailearen bitartez. Emaitzen arabera, HIESaren printzipio artikulatzaileen kontsentsuak norbanakoaren kokapenetan hetereogeneitatea ahalbidetzen du, eta 3 subjektu-talde agertu dira: estereotipatuak, gupidatsuak eta kontserbadoreak. Azkenik, norbanakoen arteko kokapenak HIESarekin erlazionaturiko uste-sistemarekiko atxikimenduaz ezaugarritzen dira: batetik, homosexualitateari eta drogazaletasunari buruzko diskurtsoekin, eta, bestetik, HIESaren emozio, kausa eta arrisku-hautematearen printzipio antolatzaileekin.