Arrasateko kooperatiba esperientziasintesi orokorra

  1. Larraitz Altuna Gabilondo coord.

Editorial: Humanitate eta Hezkuntza Zientzien Fakultatea ; Mondragon Unibertsitatea

ISBN: 978-84-608-0965-4

Año de publicación: 2011

Tipo: Libro

Resumen

Arrasateko Kooperatiba Esperientziak -mundu mailako erreferentziazko errealitate kooperatiboa den aldetik-, ikerketa zein argitalpen ugari eragin ditu mende erdiko ibilbidean zehar. Hala ere, orain arte ikuspegi oso batetik Mondragon esperientzia gisa zer den erakutsiko zuen lan baten hutsunea sumatzen zen. Horixe da, hain zuzen ere, argitalpen honen betekizuna: irakurlearen esku jartzea sintesi orokor bat, dimentsio anitzez osatua, -modu zabalean landu izan diren dimentsioekin eta itzalean egon direnekin-, eta esperientzia horren alderdi oinarrizkoak eta bereziak irudikatzen lagunduko duena. Eta hori guztia, haren konplexutasunari uko egin gabe. Azken zortzi urteetan zehar, hainbat lagun aritu dira euskal esperientzia kooperatiboa ikertzen, eztabaidatzen, kontrastatzen eta gogoeta horien sintesiak egiten; eta lan horren emaitza da liburu hau. Sortutako materiala laburbiltzeko irizpideak forma hartzen joan dira, kooperatiba esparruan zein nazioartean izandako eztabaida, ikastaro eta kontaktu askori esker. Guztiarekin, ikuspegi didaktikoa eman nahi izan diogu liburuari, ahalik eta osoena eta zabalena, begiratuan zorroztasuna eta sakontasuna galdu barik. Esperientzia honen argi-ilunak agertu eta konpartitzeak bultzatzen gaitu, bereziki gure errealitateak humanizatzen engaiatuta dauen guztiei begira.