Emakumea gizartearen ispiluan, itzala ala sormena?giza eskubideak ditugu jokoan

  1. Olga Cardeñoso Ramírez

Editorial: Servicio de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad de Deusto = Deustuko Unibertsitatea

ISBN: 9788498303872

Año de publicación: 2011

Tipo: Libro

Resumen

Teoria psikologiko gehienek, itxurazko neutraltasuna gorabehera, emakumezkotasuna aztertzean oraindik darabilten ikusmoldea «emakume izateari buruz uste denaren» gaineko estereotipo tradizionalek baldintzaturik dago oso. Emakumeen mundua behatzean, oso teoria gutxik sartzen dituzte, emakumeen berezkotzat harturik, tradizioz gizonezkoarekin lotu diren hainbat ezaugarri, hala nola arrazionaltasuna, pertseberantzia edo/eta agintea, gehientsuek tradizioz emakumearekin lotu diren ezaugarriak —harmena, samurtasuna, menpetasuna...— baino ez baituzte kontuan hartzen. Saiakera honetan, Bolenek, artetipoei buruz proposatutako ikusmolde berriaren bitartez, emakumezko errealitatearen inguruan defendatzen duen ikuspuntu integratzaile, moderno eta osokoa hartuko dugu abiapuntutzat, bai gizarteak, bai zientziak emakumezkoa islatzean darabiltzaten irizpide okerrak salatzeko asmoz. Izan ere, irizpideok oztopo latza dira, senidetasunezko eta berdintasunezko gizarterantz jotzeari begira.