FaceGUKeuskal identitatea eta komunitatearen eraikuntza internet garaian
Editorial: Servicio de Publicaciones = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad de Deusto = Deustuko Unibertsitatea
ISBN: 9788415759980
Año de publicación: 2016
Tipo: Libro
Resumen
Gaur egungo euskal gizartea apur bat gehiago ulertzeko aukera izango duzu liburu honen bidez eta Gizarte Modernoa gainditzen duen gizarte-ereduaren ezaugarriak identifikatu ahalko dituzu. Horretarako, euskal identitatea bezalako gai zaharra begirada, kontzeptu eta galdera berriekin aztertuko dugu, orain arte ikertu gabeko espazioetan —Internet— eta metodologia berrien bidez —etnografia digitala. Euskal identitatea «zer da» galdetzetik «zelan eraikitzen da» erantzutera igaroko gara: definitzen saiatzetik hainbat modutan sentitzera, bizitzera eta eraikitzera. Horrela, Euskal Herriak Internet garaian duen forma eta habitatzen duen territorioa ezagutzeaz gain, estatu espainiar eta frantziarrak duten eragina ezagutuko dugu. Bide hau musika eta literatura munduko hainbat autoreren eskutik, atseginagoa izango zaizu.