Actitudes políticas y génerodebate actual sobre el tema
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0214-7912
Argitalpen urtea: 1995
Zenbakia: 11
Orrialdeak: 147-162
Mota: Artikulua
Beste argitalpen batzuk: Inguruak: Soziologia eta zientzia politikoaren euskal aldizkaria = Revista vasca de sociología y ciencia política
Laburpena
Iharduera politikoen azterketa da Zientzia Politikoaren analisigune garrantzitsuenetakoa. Ikerketa askotan barrena, arlo honetan eragin gehien izan duten bariableak izendatzen ahalegindu dira politikologoak. Ikuspegi honetatik, asko idatzi da azken urteotan genero aldakaiak iritzietan eta jarrera politikoetan, oroz gain, partaidetza politikoan duen eraginari buruz. Erabateko adostasuna somatzen da gaiari buruz egin diren ikerketen emaitzetan. Horien arabera, generoak garrantzia politikoa izango du, eztabaidan jartzen den arren berorren neurria. Bestela esatearren, iritzi eta aharduera politikoetan gizonak eta emakumeak bi multzo ezberdinetan banatzen badira ere, ez da zehaztasunez ematen ezberdintasun horiek non dautzan. Komunikazio honek ikerketa horietako batzuen emaitzak analizatzea du helburu, Iritzi Publikoaren eta Elite Politikoen mailan generoak duen garrantzia aztertzeko. Buruturiko ikerketa esanguratsuenetara inguratu ondoren, generoen arteko ezberdintasun handiena nabaritzen den esparru eta gaiei buruzko egungo eztabaida laburbilduko dugu.