Flameless errekuntzak klima aldaketaren aurka
- Naiara Romero-Anton 1
- Koldobika Martin-Eskudero 1
- Luis Alfonso del-Portillo-Valdés 1
-
1
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
info
Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
Lejona, España
ISSN: 0214-9001
Año de publicación: 2021
Número: 39
Páginas: 299-311
Tipo: Artículo
Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria
Resumen
Gaur egun klima aldaketaren inguruan daukagun egoera hobetzeko, energia kontsumoa murriztu behar da eta teknologia eraginkorrak eta emisiorik gabekoak suspertu behar dira. Nahiz eta energia berriztagarrien alde apustu egin, gaur egungo datuen arabera, bai gaur egun zein etorkizunean erregai fosilen kontsumoa energia primarioa izango da. Egoera honen aurrean erregai fosiletan oinarritzen diren teknologiei buruz ikerkuntzak egitea beharrezkoa da, teknologia berderantz bideratzeko. Klima aldaketari aurre egiteko flameless errekuntza garatu da. Flameless errekuntza produktuen aerodinamikan oinarritzen da, eta horiek birzirkulatuz erreaktiboak diluitu egiten dira. Horri esker O2-aren kontzentrazioa murrizten da labeko gar tenperatura murriztuz. NOx gasen emisioak tenperaturarekin erlazionatuta daudenez, labe tenperatura murriztean, NOx emisioak murrizten dira. Gainera, produktuen birzirkulazioaren bitartez erreaktiboak aurreberotzen badira, energia eraginkortasuna hobetzen da. Teknologia berri horrek aplikazio zuzena izan dezake tenperatura altuko labe eta galdaretan; adibidez, potentzia termikoko instalazioetan, findegietan, industria kimikoan, zeramika, beira, zementu eta altzairu lantegietan, NOx emisioak eta energia kontsumoa murriztuz. Flameless teknologia hobeto ulertzeko helburuarekin ikertzaileak Fluido Dinamika Konputazionala (FDK)-ren bitartez esperimentuak eta simulazioak egiten ari dira. FDK programan dauden modeloekin ohiko errekuntzaren ezaugarriak zehaztasunez simula daitezke (bero transferentzia, jariakinen mekanika, erradiazio termikoa, erreakzio kimikoak eta turbulentzia-kimika interakzioa), baina ez flameless errekuntza, erreaktiboen diluzioa kontuan hartzen ez delako. Hori dela eta beste modelo berri batzuk garatu behar dira.