Oinezkoen simulazioak giza indarraren ereduaren bidezlarrialdi-egoerak

  1. Ibon Barrio Ugidos 1
  2. Josu Mirena Igartua Aldamiz 1
  1. 1 Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea
    info

    Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea

    Lejona, España

    ROR https://ror.org/000xsnr85

Revista:
Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

ISSN: 0214-9001

Año de publicación: 2021

Número: 39

Páginas: 277-298

Tipo: Artículo

DOI: 10.1387/EKAIA.21885 DIALNET GOOGLE SCHOLAR lock_openAcceso abierto editor

Otras publicaciones en: Ekaia: Euskal Herriko Unibertsitateko zientzi eta teknologi aldizkaria

Resumen

Oinezkoentzako inguruneetan, metroetako pasabideetan edo merkataritza-guneetan esaterako, jende ugari pilatzen da. Ibiltarien segurtasuna arriskuan ipintzen du horrek, bereziki larrialdi-egoeretan. Ondorioz, oinezkoen dinamika aztertzeak berebiziko garrantzia dauka. Lan honetan jendetzaren dinamika modelizatzen duen ereduetako bat landu da, giza indarraren eredua alegia. Besteak beste, eredu horren formulazio matematikoa, aplikagarritasun-esparruak, mugak eta datu esperimentalekiko erlazioa aztertu dira. Gainera, eredu horren bitartez irteera bakarreko gela baten ebakuazioa aztertu da, ibiltarien hustutze prozesuan oztopoek nola eragiten duten ikusteko. Ate ondoan ezaugarri bereziak dituen horma edo zutabe bat kokatzeak irtete-denbora murrizten duela egiaztatu da, oztopoek oinezkoen fluxua ordenatzen dutelako. Bestalde, horma luze baten ordez zutabeen edo horma txikien ilara bat eratu daiteke emaitzak are gehiago hobetzeko.