Ikasleen talentua sustatzeko gidaBatxilergorako, Lanbide Heziketarako eta unibertsitaterako hainbat aukera

  1. Iñaki Larrea Hermida
  2. Paula Álvarez Huerta
  3. Ana Belen Carpintero Martin
  4. Oxel Azkarate Iturbe
  5. Jose Ramon Vitoria Gallastegui
  6. Beñat Flores Puga
  7. Alexander Muela Aparicio

Argitaletxea: Mondragon Unibertsitatea

ISBN: 978-84-09-27352-2

Argitalpen urtea: 2021

Mota: Liburua

Laburpena

Ikasleen talentuaren garapena hezkuntza erakundeen erronka nagusietako bat da. Ildo horretatik, ikerketek adierazten dute testuinguru aberatsa eskaintzea gakoa dela ikasleen talentuarekin lotutako gaitasunak garatzeko. Gida honek ikuspegi hori hartzen du oinarritzat, eta hezkuntza testuinguruak ikasleen talentua sustatzeko aproposagoak izateko bideak proposatu nahi ditu. Helburu horrekin, bi ataleko gida bat proposatzen da. Batetik, talentuaren definizioa jaso, eta talentua osatzen duten dimentsioak zehazten dira. Azpimarratzekoa da talentuaren kontzeptualizazio lan hori askotariko sektoreetako ordezkarien arteko eztabaidaren ondorio dela. Bestetik, talentuaren dimentsio horiek hezkuntza testuinguruetan sustatzeko bideak iradokitzen dira. Horretarako, aintzat hartu dira ikertzaileen ekarpenak eta talentuaren sustapenaren esparruko nazioarteko praktika esanguratsuak.