Aprender para enseñarreflexiones sobre la formación en gestión

  1. Ana María Bilbao-Goyoaga Arenas ed. lit.
  2. Gómez Rodríguez, Pedro Manuel ed. lit.

Verlag: Servicio Editorial = Argitalpen Zerbitzua ; Universidad del País Vasco = Euskal Herriko Unibertsitatea

ISBN: 978-84-9082-981-3

Datum der Publikation: 2019

Art: Buch

Zusammenfassung

Orrialde hauek bat egiten dute Bilboko Merkataritza Eskolaren –gaurko UPV/EHUko Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen Elkano Atala– berrehungarren urteurrena ospatzeko ekitaldiekin. Ikastegi honek, bere historia luzean, kokalekua, izena eta prestakuntza eskaintza aldatu ditu askotan, baina merkataritza, enpresa eta negozio diziplinen irakaskuntzara egon da orientatuta hasiera-hasieratik. Badakigu irakaskuntzan jardun nahi duenak denbora ugari igaro behar duela prestatzen, ahalik eta gaitasun handiena izateko ikasleei ongi erakusteari begira. Helburu hori gogoan izanda, liburuki honek hainbat gogoeta eskaintzen dizkio irakurleari enpresaren arloko irakaskuntza-ikaskuntza prozesuari, ikerketari eta hezkuntza berrikuntzari buruz, guztiak ere ikastegiko langileek idatzitakoak. Ekarpen batzuek ikerketarekin eta hura gizarteratzera transferitzearekin dagoen konpromiso maila uzten dute agerian; beste batzuek, berriz, ikastegiarekiko kidetza, tradizio eta maitasun sentimenduak adierazten dituzte. Interes akademiko handiko obra kolektibo baten aurrean gaude, aldi berean, Bilboko Merkataritza Eskolaren idiosinkrasiaren eta prestakuntza tradizioaren isla dena.