Genero-identitatea euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan

  1. ARAOLAZA ARRIETA, OIER
unter der Leitung von:
  1. Leire Ituarte Pérez Doktorvater/Doktormutter
  2. Nerea Aresti Esteban Doktorvater/Doktormutter

Universität der Verteidigung: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 30 von April von 2020

Gericht:
  1. Xavier Itçaina Präsident/in
  2. Miren Llona González Sekretär/in
  3. Melania Moscoso Pérez Vocal
Fachbereiche:
  1. Comunicación Audiovisual y Publicidad

Art: Dissertation

Teseo: 152289 DIALNET lock_openADDI editor

Zusammenfassung

Euskal dantza tradizionalean indarrean diren genero-identitateen eraikuntza prozesuaren aro bati begiratzen dio tesi honek. XIX. mende bukaeran eta XX. mendearen lehen herenean, euskal identitate nazaionalaren eraikuntzarekin batera euskal dantzaren tradizio berria atondu zen. Dantza tradizio hori genero ikuspegi bitarrarekin eraiki zen, eta genero bakoitzari errepertorio, janzkera eta dantzakera bereiziz osatutako rol estereotipatuak egotzi zitzaizkion: maskulinitatea gorpuztu zuten ezpata-dantzariek eta feminitate eredu berria poxpolinek. Dantzei genero marka ezarri zitzaien eta ordura arte gizon eta emakumeek dantzatzen zituzten dantzak genero bakar bati lotura birformulatu ziren. Horrela, aurreskua, testuinguru ludiko zein erritualetan zabalduena zen dantza, ordura arte emakumeek ere dantzatu bazuten ere, esklusiboki gizonezkoen dantza bihurtu zen, eta emakumeek inoiz dantzatu izana ere ukatu zuen narrativa sortu zen. Emakumeek euskal dantzetan, eta bereziki aurreskuan, tradizioz ez direla dantzatu dioen sinesmen okerrak XXI. mendera arte iraun badu ere, azken urteotan hainbat froga dokumentalek agerian jarri da ukazio horren faltsutasuna. Aurrekariei eskainitako begiradan euskal dantzaren historian emakumeek izan duten parte-hartzearen testigantza biltzen ditu tesi honek. Ondoren 1874-1936 bitarteko aroan zentratuta, euskal dantza tradizionalaren eraikuntzan genero-identitateak nola aldatu eta konfiguratu ziren aztertu da.