Promotion of membrane interactions as a pathway for HIV antibody optimization

  1. INSAUSTI GONZALEZ, SARA
Zuzendaria:
  1. Jose Luis Nieva Escandón Zuzendaria

Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 2021(e)ko urtarrila-(a)k 15

Epaimahaia:
  1. Jesús Pérez Gil Presidentea
  2. Mónica Carril García Idazkaria
  3. José Manuel Martinez Caaveiro Kidea
Saila:
  1. Biokimika eta Biologia Molekularra

Mota: Tesia

Teseo: 153547 DIALNET lock_openADDI editor

Laburpena

GIBak Env fusio glukoproteina erabiltzen du CD4 hartzailea adierazten duten zelulak infektatzeko. Immunitate sistemari eskuragarri dagoen antigeno bakarra izan arren, Env-ek honi ihes egiteko dituen mekanismoek erantzun egoki baten garapena izugarri zailtzen dute. Hala ere, azken urteetan GIBaren infekzioa blokeatzeko gaitasuna erakusten duten espektro zabaleko antigorputz neutralizatzaileak isolatu dira paziente batzuetatik, eta gaur egun erabiltzen den terapia antierretrobiralean oinarritzen den tratamenduaren osagarri edota ordezko aukera bezala proposatuak izan dira. Antigorputz neutralizatzaile hauen artean, mintz biralean txertatuta aurkitzen den MPER (ingelesetik, ¿membrane proximal external region¿) sekuentzia itu dutenak erakutsi dute espektro zabalena eta tesi lan honetan, hauen potentzia emendatzeko birusaren mintzarekin egiten dituzten elkarrekintzak bultzatu nahi izan dira. Anti-MPER antigorputzak mutagenesi konbentzionala erabiliz, zuzendutako konposatu aromatikoen konjugazioaren bidez eta espezifitate desberdineko bigarren batuketa-bloke bat erantsiz eraldatuak izan ondoren,antigorputz basatiak baino 10-100 aldiz potentzia altuagoa duten aldaerak eskuratu dira, antigorputzen eta mintzen interfasearen arteko elkarrekintzen sustapena potentzia emendatzeko estrategia egokia dela frogatuz. // GIBak Env fusio glukoproteina erabiltzen du CD4 hartzailea adierazten duten zelulak infektatzeko. Immunitate sistemari eskuragarri dagoen antigeno bakarra izan arren, Env-ek honi ihes egiteko dituen mekanismoek erantzun egoki baten garapena izugarri zailtzen dute. Hala ere, azken urteetan GIBaren infekzioa blokeatzeko gaitasuna erakusten duten espektro zabaleko antigorputz neutralizatzaileak isolatu dira paziente batzuetatik, eta gaur egun erabiltzen den terapia antierretrobiralean oinarritzen den tratamenduaren osagarri edota ordezko aukera bezala proposatuak izan dira. Antigorputz neutralizatzaile hauen artean, mintz biralean txertatuta aurkitzen den MPER (ingelesetik, ¿membrane proximal external region¿) sekuentzia itu dutenak erakutsi dute espektro zabalena eta tesi lan honetan, hauen potentzia emendatzeko birusaren mintzarekin egiten dituzten elkarrekintzak bultzatu nahi izan dira. Anti-MPER antigorputzak mutagenesi konbentzionala erabiliz, zuzendutako konposatu aromatikoen konjugazioaren bidez eta espezifitate desberdineko bigarren batuketa-bloke bat erantsiz eraldatuak izan ondoren,antigorputz basatiak baino 10-100 aldiz potentzia altuagoa duten aldaerak eskuratu dira, antigorputzen eta mintzen interfasearen arteko elkarrekintzen sustapena potentzia emendatzeko estrategia egokia dela frogatuz.