Garapen asexualaren kontrola Aspergillus nidulans harizpi itxurako onddoanFlbB transkripzio faktorea eta erregulatzaile berrien ezaugarritze funtzionala

  1. OTAMENDI ELIZALDE, AINARA
Dirigée par:
  1. Oier Echeveste Juarez Directeur/trice

Université de défendre: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 05 février 2021

Jury:
  1. Eduardo Antonio Espeso Fernández President
  2. Maria Teresa Dueñas Chasco Secrétaire
  3. Aitor García Aguirrezabala Rapporteur
Département:
  1. Química Aplicada

Type: Thèses

Teseo: 153554 DIALNET lock_openADDI editor

Résumé

Harizpi itxurako onddoek hazkuntza eta garapen patroi konplexuak dituzte, ingurura egokitzeko eta zabaltzeko gaitasun handia eskaintzen dietena. Aspergillus nidulans harizpi itxurako onddoa gai da inguruko estimulu jakinen aurrean beren patroi genetikoa aldatu eta konidioforo deritzen egitura asexual zelulanitzak garatzeko. Bada, ordura arte polarizazioz luzeka hazten joan diren hifek, zelula tubularrek, hazkuntza eten eta ugalketa asexualari leku emango diote. Garapen asexualean eratzen diren konidioforo egitura tridimentsional semi-konplexutatik, milioika espora asexual (konidio izenekoak) ekoizten dira. Doktorego tesi honetan, konidioforo egitura asexualen osaketa eta morfologia kontrolatzen duen CDP (central developmental pathway) bidean ezinbestekoa den brlA genearen aktibazioan diharduen UDA (upstream developmental activation) bideko FlbB transkripzio faktorea aztergai izan da. FlbB-ren dinamika nahiz erregulazio mekanismoa aztertu dira. Bestalde, garapen asexualean diharduten erregulatzaile berriak identifikatu eta funtzionalki ezaugarritu nahi izan dira ere.