Entrenamendu karga absolutuaren eta erlatiboaren analisia futbolean
- Zurutuza Martín, Unai
- Julen Castellano Paulis Zuzendaria
Defentsa unibertsitatea: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea
Fecha de defensa: 2020(e)ko urria-(a)k 29
- Cristina Granados Domínguez Presidentea
- Erreka Gil Rey Idazkaria
- Aitor Coca Núñez Kidea
Mota: Tesia
Laburpena
Futbol klub bateko talde teknikoaren Helburu nagusia errendimendu kolektiboa optimizatzea da, mailaedozein dela ere. Izan ere, proiektu bera partekatzera bideratutako jokalari desberdinen (iraganpartikularra, orainaldi propioa eta etorkizun ezezaguna dituztenak) helburua hau da: ahalik eta mailarikonenean lehiatzea. Horretarako, ekintza-plan bat ezarri behar da, eta ekintza-plan horretan etorkizunekogertaerak modu sistematikoan eta arrazionalean aurreikusi behar dira, kontuan hartuta unekotestuingurua, lehiaketaren eskaerak eta, jakina, jokalarien profila. Azken finean, talde teknikoak futboltaldehorrek eskatzen duen sistema konplexuko elementu guztiak OPTIMIZATU behar ditu.Doktorego-tesi honen ardatza jokalarien asteko entrenamendu-karga (TL) balio absolutu eta erlatiboetanlehiaketan jasandako kargarekin konparatzea eta gero, horrek nekearekin duen erlazioa aztertzea da.Horregatik, lehenengo artikulua, ¿Absolute and relative training load and its relation to fatigue infootball¿ titulupean, futbolarien TLaren barneko eta kanpoko aldagaien arteko erlazioaz mintzo da.Artikulu hori lehiaketaren kargaren inguruan, asteko mikroziklotan termino erlatiboez hitz egin duenlehenengo azterlana izan zen, eta esfortzu horretarako jokalariek metatutako nekea hartu zen kontuan.Prestatzaile fisiko ororen helburua da entrenamendu-saioen bitartez futbolarien errendimendua hobetzea.Horregatik, entrenamenduetako zereginek berebiziko garrantzia hartu dute jokalarien errendimendufisikoa optimizatzeko prozesuan.Bigarren eta hirugarren artikuluetan entrenamenduetako zereginek eta partidek zer-nolako karga dutenaztertu zen. Horretarako ¿hau da, entrenamenduetako ariketen eragina aztertzeko¿, garrantzitsua dabigarren artikulua: ¿Selecting training-load measures to explain variability in football training games¿.Azterlan horretan, osagai nagusien azterketaren (PCA) bidez barneko eta kanpoko intentsitate-aldagaienarteko erlazioen egitura ikertu, eta joko murriztuen zereginen artean nola aldatzen diren zehaztu nahi da.Ildo beretik jarraitzen du hirugarren artikuluak, ¿Comparación de la respuesta física, en términosabsolutos y relativos a la competición, de diferentes demarcaciones en tareas jugadas de fútbol¿. Kasuhonetan, ordea, entrenamenduetako zereginetan futbolarien demarkazio bakoitzerako emandako erantzunfisikoak aztertzen dira, betiere lehiaketaren karga absolutuaren eta erlatiboaren analisia kontuan hartuta.