Lehenengo mailako gurpildun aulkiko saskibaloiko talde baten denboraldi bateko egoera fisikoaren, entrenamenduaen eta partiduen azterketa

  1. OLASAGASTI IBARGOIEN, JURGI
Dirigida por:
  1. Susana María Gil Orozko Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 27 de febrero de 2020

Tribunal:
  1. Idoia Labayen Goñi Presidente/a
  2. Oidui Usabiaga Arruabarrena Secretario/a
  3. Igor Setuain Chourraut Vocal
Departamento:
  1. Fisiología

Tipo: Tesis

Teseo: 152755 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Gurpildun aulkiko saskibaloiko lehen mailako talde baten denboraldi bateko egoera fisikoaren, entrenamenduen eta partiduen eboluzioa ezagutzea zen helburua. Parte-hartzaileak: Bera Bera taldeko 21 eta 46 urte bitarteko hamasei jokalarik hartu zuten parte. Metodologia: 2012-2013 denboraldian, aurre-denboraldiaren hasieran (T1), aurre-denboraldiaren bukaeran (T2), ligako denboraldiaren amaieran (T3) eta kopako fasearen amaieran (T4) neurketa antropometrikoak, errendimenduko gaitasun neurketak, partiduko balorazioak, entrenamendu zein partiduetako barne kargak eta entrenamenduetako edukiak egin ziren. Emaitzak: Korrelazio ezberdinak aurkitu ziren landutako eduki, test emaitza, entrenamenduetako eta partiduetako karga, jokalarien klasea eta partiduko estatistiken araberako balorazioen artean. Entrenamenduetan landutako kargak partiduetakoak baino baxuagoak izan ziren arren, jokalarien gaitasun fisikoak hobekuntza bat izan zuten aurre-denboralditik denboraldi amaiera bitartean. Gaitasun fisikoen hobekuntza eman zen arren, zenbat eta klase altuagoko jokalariak izan orduan eta gaitasun hobeak izaten zituzten. Partiduetako balorazioak neurtzeko orduan ere, zenbat eta klase altuagoko jokalariak izan, orduan eta balorazio hobea izaten zuten. Ondorioak: Entrenamenduak taldearen ezaugarrietara egokitu behar dira taldearen errendimendua hobetzen joateko. Hala eta guztiz ere, garrantzitsua da partiduetan jasaten duen karga antzekoak jasatea entrenamenduetan.