Jatorri berriztagarriko polimeroetan eta karbono-nanokargetan oinarritutako polimero-nahaste eta nanokonpositeak

  1. OTAEGI TENA, ITZIAR
Dirigida por:
  1. Nora Aranburu Director/a
  2. Gonzalo Guerrica-Echevarria Estanga Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 02 de julio de 2020

Tribunal:
  1. Isabel Goñi Echave Presidente/a
  2. Aritz Retolaza Muñoa Secretario/a
  3. Amaia Iza-Mendia Vocal
Departamento:
  1. Polímeros y Materiales Avanzados: Física, Química y Teconología

Tipo: Tesis

Teseo: 152706 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Tesi honen abiapuntua eta erdigunea poliamida 4,10 (PA410) komertziala da, partzialki jatorri berriztagarrietatik eratorritako ingeniaritza biopolimero berria. Lanaren helburu nagusia ondorengoa da: material hori karakterizatzea eta bere propietate mekaniko eta elektrikoak hobetzea; alegia, jatorrizko materialak baino propietate mekaniko eta eroankortasun elektriko hobeak izango dituzten material berriak lortzea, material berri honen aplikazio-tartea zabaltzeko asmoz. Horretarako, PA410-a oinarritzat hartuta, hainbat polimero-nahaste eta nanokonposite (Nk) prestatu dira. Hainbat gehigarri erabili dira, eta bi bide nagusi jorratu dira: alde batetik, eroankortasun elektrikoa lortu nahian, karbonoan oinarritutako zenbait nanokarga gehitu dira, zehazki grafenoa (GR) eta karbono-nanohodiak (CNT); bestetik, poliamiden ohiko ezaugarria den talkarekiko erresistentzia txarra hobetu nahian, kautxu edo elastomeroak ere (Pebax motakoak, hain zuzen) erabili dira. Horrela, bada, horiek guztiak gehitzearen eragina aztertu da propietateetan. Horrenbestez, ekarpena egin nahi izan zaio nanokonposite polimeriko berri eta jasangarriagoen garapenari eta haien propietateen inguruko ezagutzari.