Ur nahasien erraiak. LGTB* esperientzia eta politizazioak Hego Euskal Herriko herri mugimenduetan

  1. AZPIAZU CARBALLO, JOKIN
Dirigida por:
  1. Marta Luxán Serrano Director/a

Universidad de defensa: Universidad del País Vasco - Euskal Herriko Unibertsitatea

Fecha de defensa: 18 de septiembre de 2020

Tribunal:
  1. Mari Luz Esteban Galarza Presidente/a
  2. Núria Vergés Bosch Secretario/a
  3. Gerard Coll-Planas Vocal
Departamento:
  1. Sociología y trabajo social

Tipo: Tesis

Teseo: 152717 DIALNET lock_openADDI editor

Resumen

Doktore tesi honek subjektibazio politikoaren prozesuak aztertzen ditu, LGTB* esperientziak eta herri mugimenduak abiapuntu eta agertokitzat hartuz. Horretarako analisi situazionala erabiltzen du, alde batetik herri mugimendu ugaritan ari den edo aritu diren LGTB* ekintzaileak elkarrizketatuz eta, bestetik, gaur egun Hego Euskal Herrian aktibo dauden LGTB* talde eta kolektiboak, haien politikak instituzioetatik kanpo egiten dituzten horiengan enfasi berezia ipiniz. Pentsamendu sozial eraldatzailearen tresnak aplikatuz (hala nola, teoria feministak, queer ikuspegiak edo ekonomiaren inguruko ikuspegi kritikoak) LGTB* pertsonok subjektu politiko bilakatzeko (edo horrela agertzeko) egiten dugun bidearen testigu da ikerlana, hala nola sexualitate eta genero bizipen eta nortasun ez-normatiboen inguruan egiten den aktibismoak bizi dituen eztabaida, korapilo eta erronkena.